abenduak 3

Domekan da Euskerearen Nazinoarteko Eguna

Asier Abrisketa 2023ko abe. 1a, 10:38

Gaurtik hasi eta domekara arte, euskerearen aldeko hamaika jarduera antolatu dira herriz herri, Arratian zein Zeberion.

Abenduak 1, barikua

Areatza

  • 17:15ean, Ameli eta Xirrikituen jostunen Amonaren istorioak ipuin kontaketea ludotekan.
  • 18:15ean, umeentzako tailerrak, hormairudia eta jolasak Gaztelekuko gazteen eskutik.
  • 19:15ean, txokolatea plazan.

Artea

  • 16:30ean, jaialdia frontoian: jantzak, musikea eta txokolatea.

Bedia

  • 19:00etan, gaztai eta ardao dastaketea trikitilariek girotuta, plazan.

Igorre

  • 18:30ean, AEKk antolatuta, Eriz Magoa doban Kultur Etxean.

Lemoa

  • 16:30ean, jolas eta tailerrak eskolako aterpean.
  • 18:30ean, rap tailerra Xsakagaz eskolako aterpean.
  • 19:45ean, Kittu taldearen erromeria, jana eta edana.

Zeanuri

  • 19:30ean, Patxo Telleriaren Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketea Mikel Martinezen eskutik, Txoko Sagarnan.

Abenduak 2, zapatua

Dima

  • 18:00etan, Irati filmaren emonaldia eta bakarrizketea Paul Urkijo zuzendariagaz.

Igorre

  • 20:00etan, Bidasoa 2018-2019 dokumentalaren emonaldia Kultur Etxean.

Abenduak 3, domekea

Arantzazu

  • 11:00etan, hormairudia margoztu eta txapa-tailerra.
  • 13:00etan, manifestuaren irakurketea eta argazki lehiaketako sariketea.
  • Gero, kantaldia triki-poteoan.

Areatza

  • 12:00etan, 2024ko egutegiko Argazki Lehiaketako sari banaketea.
  • 12:30ean, kantu-poteoa Kilometrokantu taldeagaz.

Artea

  • 12:30ean, Antxo eta Pantxa paolazoen Eman bizia emonaldia Kultur Etxean.

Dima

  • 09:30ean, hormairudia margoztu frontoian.
  • 12:15ean, agurra plazan eta jaia: kalejirea, bertsoak, zanpatzarrak, jantzak eta kantuak.
  • 13:00etan, ekitaldia.

Igorre

  • 12:00etan, kantutegiaren inguruko tailerra Kultur Etxean.
  • 13:00etan, kantu-poteoa Eingo taldeagaz.
  • 19:00etan, Axut eta Artedrama konpainien Hondamendia antzezlana Kultur Etxean.

Zeanuri

  • 12:00etan, umeentzako talo tailerra eta gero, talo-jana.
  • Gero, trikipoteoa Zaztaparrak-ek antolatutako jolasakaz.

Zeberio

  • 11:30ean, talo tailerra, txapa tailerra, kamisetak margoztu eta karaoke txokoa.
  • 12:30ean, gaztain erreak eta Jon eta Olatz trikitilariakaz poteoa.
  • 13:30ean, ekitaldia.
  • 19:00etan, Irati filmaren emonaldia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!