Greba feminista orokorra dala-ta, mobilizazinoak egin dira Arratian

Bea Azpiri 2023ko aza. 30a, 16:35

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako greba orokorraren egunean, mobilizazino ugari eta jentetsuak egon dira Arratian, oingo zaintza sistema irauli eta sistema publiko, komunitario eta feminista bat eskatzeko. Goizean piketeak eta kotxe karabanak, manifestazinoa, bazkaria Kiñu Gaztetxean eta arrastian, Bilboko manifestazinora joango dira lehenengo greba feminista orokorreko egunean. Grebari jagokonean, erantzun irregularra izan dau, Hezkuntzan izan dau segimenturik handiena.

Goizean goiz, 07:00rak aldera, batu dira Arratiakoak Igorren, eta kotxe karabanea eta piketeak Lemoarantza joan dira. Han panfleto batzuk banandu eta Bediara jo dabe gero, zaharren egoitzara eta handik Lemoako eskolara. Momentu horretan 27 kotxek osotuten eben karabanea. Gero Igorreko Industrialdera joan eta Arantzazu eta Arteako industrialdera joan dira. Ostean Igorreko eskola eta Institututik pasau eta Igorreko zentrora bueltau dira.
Arratian grebak izandako jarraipenaren datu zehatzik ez dago oindino. Datuak lortzeako zailtasunak izaten ibili dirala aitortu deutsie LAB sindikaturik BEGITUri, Ha-ta guzti be, "LAB sindikatuan somatu dogu desorekea. Leku batzuetan %80ak egin dau greba, baina beste batzuetan %5 edo %10". 

Hezkuntza formalean, segimentu handia izan dau, izan be, Arteako eskolan irakasle guztiek egin dabe greba, %100; Areatzan %68; Dimako eskolan %92, Igorreko eskolan %75, Institutuan %66 eta Zeberioko eskolan %100. Zeanuriko eskolako umeak barnetegi baten dagoz gaur. Areatza, Artea, Dima eta Zeberioko eskolako jantokiak zarratu egin dira.

Komertzioari eta ostalaritzeari jagokonean, grebari segimentua askoz txikiagoa izan da eta herri guztietan, denda eta taberna gehienak zabalik egon dira. Industriari jagokonean, datu faltan, baina piketeen arabera, segimentua ez da handia izan.

Zaintza eta informazino gunea
Laneko grebaz gainera konsumo greba moduan be planteauta egon da. Hori dala-ta, goizetik piketeetan hasita egun osoan zehar burrukan egongo diran aktibistentzat, edari beroak, mokaduren bat, aulkiak eta komunak eskaintzen dabezan guneak ipini ditue antolatzaileek; baita Igorren be. "Greba feminista orokorra danez eta dana zarratuta egon eitekeanez eta gainera konsumo greba be badanez, pentsau genduan informazino gune bat ipintea informazinoa emoteko eta mokautxo bat jateko: kafea, infusinoak, ur eta bizkotxoak. "Informazinoa emoteko, eskuorriak, herri akordioari buruzko datua eta zaintza sistema publiko komunitario feminista baten gaineko dokumentua, besteak beste.

Ekintza eta manifestazino jentetsua Igorren
Eskualdeko ekimen zentrala izan da jentetsuena, Performance bategaz hasi da gero manifestazino bihurtu dana, Lasarte parkean amaituteko. "Zaintzagaz negoziorik ez egitea" "sistema publiko indartzea" eta "zaintzaile guztien erregularizazinoa" eskatu dabe beste gauza askoren artean. Arrastian Bilboko manifestazinora joateko, kotxeak antolatuteko geratu dira. Izan be, garraio publikoa be grebara deituta dago.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!