greba feminista orokorra

Bihar egingo da Euskal Herriko lehenengo Greba Feminista Orokorra

Asier Abrisketa 2023ko aza. 29a, 10:23

Zaintza sistema publiko eta komunitarioaren beharrizana aldarrikatutako hartuko ditu kaleak Arratiako Mugimengu Feministak. Igorren karabanea eta piketeak egingo dira goizez eta eguerdian, eskualdeko ekimen nagusia.

Bihar, zemendiak 30, egingo da Greba Feminista Orokorra, "zaintza eskubide kolektiboaren alde" lelopean. 2018 eta 2019ko greba feministetatik abiatutako prozesua da eta oingoan, gizonak be grebara deituta, ehun produktiboan, zaintzak daukan eragin zuzena azalerarazo gura dau mugimendu feministak. Bizkaiko mobilizazino nagusia Bilboko manifestazinoa izango da. Jesusen Bihotzetik urtengo da hau 17:30ean; halanda be, lanpostuetan eta eskualdeka, goizez egingo dira mogilizazinoak.

Arratiako Mugimendu Feministak eta Greba Batzordeak antolatu dabe greba eguna eskualdean. Goizez, 07:00etan eta 11:00etan, karabana zaratatsuak eta piketeak urtengo dira Urbieta futbol zelaiko aparkalekutik. Bigarren deialdiak iraun bitartean, Lehendakari Agirren grebaren inguruan informazinoa jasoteko postua egongo da eta mokautxoa be izango dau hurbilduten danak. Eskualdeko ekimen nagusia barriz, 13:00etan egingo da Kultur Etxearen aurreko plazan. Gero, bazkari kolektiboa egingo da bakotxak daroan janagaz Kiñu Gaztetxean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!