FUTBOLA

Lemoako Harrobik eta gizonezkoen Arratia Bk euren partiduak irabazi dabez

Iñigo Irua 2023ko aza. 27a, 08:00

Gizonezkoen Arratia A eta Santutxuren arteko partiduko irudia.

Lemoako Harrobik 2-0 irabazi eban etxean eta gizonezkoen Arratia Bk 1-2 etxetik kanpo. Gizonezkoen Arratia Ak eta andrazkoen Arratia Bk bana bardindu ebezan euren partiduak eta andrazkoen A taldeak 4-0 galdu eban Logroñon.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Santutxu taldearen kontra eta bana bardindu eban. Arratiarren bardinketearen gola luzapenean sartu eban Paul Garaigordobil dimoztarrak. 10 jardunaldiren ostean 17 puntu ditu Arratia Ak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua Galdakao A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo abenduaren 3an, eguerdiko 12:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak ostera domeka goizean jokatu eban Ibarsusi taldearen kontra etxetik kanpo eta atsedenaldira 1-0 galtzean heldu baziran be bigarren partean gol bi sartuta bueltea emon eutsien markagailuari. 10 jardunaldiren ostean Arratia Bk 12 puntu ditu eta hamargarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau La Merced A taldearen kontra abenduaren 2an, arrastiko 17:45ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak, aurreko astegoieneko geldialdiaren ostean, zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Logroñes taldearen kontra eta 4-0 galdu eban. Hamaika jardunaldiren ostean Arratia A zortzigarren postuan dago eta 17 puntu ditu. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Tolosa taldearen kontra abenduaren 3an, eguerdiko 12:30ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak be etxetik kanpo jokatu eban zapatu arrastian eta bana bardindu eban Sestao River taldearen kontra atzen minutuetan sartutako gol bateri esker. Zortzi jardunaldiren ostean 12 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Derio A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan abenduaren 2an, arrastiko 15:30ean.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik domeka arrastian jokatu eban Arlonagusian Loiu A taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban. 10 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik 14 puntu ditu eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua barriro jokatuko dau Arlonagusian eta derbia izango dau lidertzan dagoan Amorebieta B taldearen kontra. Abenduaren 3an jokatuko dabe, arrastiko 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!