musikea

Hainbat musika emonaldi egingo dira Zezili Deunaren eguna dala-ta

Asier Abrisketa 2023ko aza. 22a, 12:12

Gaur da musikearen zaindariaren eguna eta horren harira, kalejirak eta kontzertuak egongo dira egunotan Artean, Areatzan eta Igorren

Zemendiak 22a da musikearen zaindariaren eguna, Zezili Deuna, eta hau ospatuteko Arratiako Musika Eskoleak, Areatzako Bandak eta Luis Iruarrizaga abesbatzak kontzertuak ditue programauta datozen egunetarako. Zeanurin, zapatuan ospatu eban herriko koruak Zezili Deuna eta kalejiran egon ziran kantetan.

Arteako kontzertua bihar, hilak 23, izango da 18:30ean. Hasteko, bost eta hamar urte bitarteko ikasleek kalejirea egingo dabe, frontoian amaituta. Bertan, irakasleek pieza bat jo eta gero, trikitixak urten eta txokolatea zerbitzauko da.

Areatzan eta Igorren barriz, zapatuan izango dira kontzertuak. Areatzako Bandak eleizan joko dau, 19:30ean. Igorren ostera, 20:00etan hasiko da eleizan Luis Iruarrizaga abesbatzaren emonaldia. Bilboko Sanfran Koruagaz batera kantauko dabe, Miren Zubietaren zuzendaritzapean eta Marta Diazen piano doinuakaz lagunduta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!