TENPERATURA ETA PREZIPITAZINOAK

Uda luzeagoa da, negua epelagoa eta euri gitxiago egin dau atzenengo urteotan

Bea Azpiri 2023ko aza. 21a, 12:51

Urtea amaituten dago. Udagoienak oin arte tenperatura epelak izan ditu eta ez eban emoten gaztaina sasoia zanik; zemendiako lehen hamabostaldian, batez beste, 14 gradu erregistrau ebazan Igorreko estazino metereologikoak eta.

Udea be, beroa izan zan. Abuztuaren 23an, Igorren, inozko tenperaturarik altuena erresgistrau zan, 43,3 gradu; eta prezipitazino aldetik be, sikua izan da. Zemendiaren erdira arte 860 l/m2 jaso ziran, igaz jasotakotakotik (940 l/m2) hurrago, aurreko 22 urteetako batez bestekotik  baino (1.363 l/m2).

Bilakaerea (2002-2022)

Igorreko estazino meteorologikoan hartutako datuen arabera, tenperaturei jagokienean, 2002an bataz besteko tenperaturea 13,8 gradukoa izan zan; 2022koa barriz 15,2 gradukoa; beraz 1,4 graduko aldea egon da urte bi horreen bitartean. Urterik beroena, 2022 izan zan (15,2 batez beste); freskoenak barriz, 2007 eta 2010 urteak, urte bi horreetan bataz besteko tenperaturea 12,9 gradutakoa izan zan eta. Bataz besteko tenperatura maximoei begiratu ezkero; tenperaturak altuenak 2022an izan zirala dinoe Igorreko estazinoko datuek, 20,7 izan zan maximoen bataz bestekoa eta; maximorik epelenak, 2007an izan ziran, maximoen bataz bestekoa 18,2 izan zan eta. Urte honeetako tartean, tenperaturarik altuena 2012ko abuztuan erregistrau zan Igorren 42,2 gradu: 2022eko garagarrileko 41,9 graduak bigarren altuena izan zan, baina 2023ko abuztuan, marka gainditu zan, 43,3 gradugaz.

Bataz besteko tenperatura minimoei jagokienean be, epelena 2022 izan zan, bataz besteko minimoa 10,3 gradukoa izan eban eta minimoen batez besteko hotzena, 2012a izan zan, 8,4 gradukoa izan eban eta. Tenperatura minimoei jagokienean, 2001eko abenduan -6,8 gradu erregistrau ziran eta 2005eakoan, -5 gradu. Izozte egun gehien, 2005ean egon ziran, 33 hain zuzen be; 2022an 11 izan ziran, urteotako medianan.

Prezipitazinoei jagokienean be, 2001 eta 2022ren artean, prezipitazino gitxien 2022an jaso zan, 940.9 l/m2ko batez bestetik nahiko urrun, ze 22 urte honeetako bataz bestekoa da 1.363,3 l/m2ko; hau da, 422,4 l/m2ko gitxiago. Urterik euritsuena 2013a izan zan; orduan Igorren 1925 l/m2ko jaso ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!