kubulu

Eguenean Mintzodromo saioa egingo da Igorreko Kubulu euskaltegian

Asier Abrisketa 2023ko aza. 21a, 11:11

Euskera maila guztietako arratiarrak dagoz parte-hartzera deituta. Hilak 23an, 11:30etik 13:00etara izango da saioa eta gaur arte emon daiteke izena.

AEKren Igorreko Kubulu euskaltegiak antolatuta, Arratiako Mintzodromoa egingo da eguenean, hilak 23, euskaltegian bertan. Helburua, euskera maila desbardinetako jentea batzea da, oindino ikasten dabizanei zein egunerokotasunean erabilteko aukera gitxi daukienei, euskeraz aritzeko aukera bat emoteko. Horretarako egingo da egueneko saioa, 11:30etik 13:00etara. Izena, hilak 22aren aurretik emon behar da euskaltegian edo 662 199 033 telefono zenbakian.

Gidatutako saioak izaten dira Mintzodromoak eta talde txikietan jarrita, mahai inguruan berba egiteko gai desbardinak proposatuko dira. Tarte batez berba egin eta gero, jentea mahaiz mahi txandakatuko da. Izan be, helburua euskeraz berba egitea bakarrik ez, euskaldunen arteko harremanak estutzea be bada.

Mintzodromoa Kubulu euskaltegian

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!