errugbia

Zekorrek 17-28 galdu dabe Urgozo taldearen kontra

Asier Abrisketa 2023ko aza. 20a, 11:23

Lehenengo zatian arratiarrak nagusi izan baziran be, sailkapenean bigarren dagozan zornotzek lortu ebezan puntuak zapatuan San Txismen.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea zapatuan bueltau zan lehiaketara, aste biko atsedenaren ostean. San Txismen jokatu zan partidua, Urgozo talde zornotzarraren kontra, baina zekorrek ez eben lortu hasikerako erritmoa jarraitutea eta azkenean, 17-28 amaitu zan partidua. Bigarren zatian egindako akatsak dirala-ta, Ekaitz Duñabeitia entrenatzailean argi esan dau, "guk galdu ginun partidua".

Izan be, lehenengo zati osoan arratiarrak nagusitu ziran, "17-7 irabazten joan ginan eta partidua gure eskuan egon zan lehenengo 40 minutuetan". Baina deskantsuaren ostean, zornotzarrak entseguak egitera urten ziran eta bueltea emon eban partiduak. "Denpora guztian egon zan jokoa gure zelai zatian eta pasetea lortzerakoan, akatsak egin genduazan, guk galdu ginun partidua" halanda be, Duñabeitia pozik agertu da lehenengo zatian egindako jokoagaz.

Aner Gorostiaga Euskal Selekzinoan

Arratiko Zekorrak taldeko Aner Gorostiaga 18 urtez azpiko Euskal Selekzinoagaz jokatuten hasi da. Zemendiaren 4an jokatu eban Bilbon, Espainiako Selekzioen Txapelketa Autonomikoko lehen jardunaldian Andaluziako taldearen kontra. Euskalerritarrak urten ziran garaile, 15-14.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!