FUTBOLA

Laugarren postuan dago gizonezkoen Arratia A taldea

Iñigo Irua 2023ko aza. 20a, 08:00

Gizonezkoen Arratia A laugarren postuan dago atzen partidua 0-1 irabazita etxetik kanpo. Arratia Bk ostera banako bardinketea lortu eban etxean atzen postuan dagoan Gernika Bren kontra. Andrazkoetan Arratia Ak atsedena izan dau eta B taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu eban Berrio-Otxoa taldeari etxean 2-1 irabazita. Lemoako Harrobik ostera 5-3 galdu eban etxetik kanpo.

Gizonezkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban atzen postuan dagoan Iurretako taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban. Bederatzi jardunaldiren ostean eta partidu bakarra galduta 16 puntu ditu Arratiak eta laugarren postuan dago hirugarrena dan Santurtzi A taldeagaz bardinduta. Datorren partidua hilaren 25ean jokatuko dau Urbietan Santutxu taldearen kontra, arrastiko 17:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Gernika B taldearen kontra eta galtzean hasi bazan be, bana bardindu eban partidua. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia Bk 9 puntu ditu eta hamalaugarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra hilaren 26an, goizeko 11:30ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Berrio-Otxoa taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Atzen hiru partiduak jarraian irabazi ditu Igorrreko taldeak. Zazpi jardunaldiren ostean Arratia Bk 11 puntu ditu eta seigarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Sestao River taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 19:30ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak ostera deskantsua izan dau joandako astegoienean. 10 jardunaldiren ostean Arratia zazpigarren postuan dago 17 puntugaz. Datorren partidua hilaren 25ean, arrastiko 16:00etan Logroñon jokatuko dau, UD Logroñes taldearen kontra.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Urduliz B taldearen kontra eta atsedenaldira binako emaitzagaz heldu baziran be 5-3 galdu eban partidua Lemoako taldeak. Bederatzi jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Lemoako Harrobik eta zortzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Loiu A taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!