greba feminista orokorra

Arratiako "neska*" gazteek agerraldia egingo dabe Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko aza. 18a, 23:26

Zemendiaren 10ean, Arratia mailako gazte argazki kolektiboa atera eben KiƱu Gaztetxean // Orratzak.

Greba Feminista Orokorrerako deialdia egiteko batuko dira domekan, hilak 19, Lemoako Plaza Gorrian 17:00etan.

Zemendiaren 30ean izango da "zaintza eskubide kolektiboaren alde" lelopeko Greba Feminista Orokorra. Gazteriaren parte-hartzea be beharrezkoa ikusten da mobimentu feministetatik eta Arratia mailako argazki mixtoa atera ostean, datorren asteburuan "Arratiako neska* gazteon agerraldi irekia" deitu dabe. Lemoako Plaza Gorrian egingo da agerraldia domekan, hilak 19. 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!