aurrekontuak

Aurrekontuetan parte-hartzera deitu ditue herritarrak Arantzazun eta Artean

Asier Abrisketa 2023ko aza. 14a, 11:22

Arantzazuko udalbatza, 2023ko aurrekontuak ebazteko osoko bilkuran.

Eguenean, hilak 16, izango dira herri bietako batzarrak; Arantzazun 18:00etan Kulturgunean eta Artean, 19:00etan Kultur Etxean.

Zemendiaren 16an, Arantzazu eta Arteako udal gobernuak herritarrakaz batuko dira, 2024ko aurrekontuen gainean eztabaidatzeko. Holan, udalek aurrekontuetarako daukiezan askoak aurkeztuko ditue eta herritarrek ekarpenak egiteko eta euren kezkak plazaratuteko aukerea izango dabe gero.

Arantzazun, batzarra Kulturgunean egingo da 18:00etan. Asie Aburto alkarteak BEGITUri azaldu deutsanez, batzarra "ideaiak eta kezkak jasoteko" baliatuko da: “Holango batzarretan ez dira urteten proposamen edo proiektu handirik, nahiz eta etorri ahal diran idea potoloak. Kezka txikiak eta holango gauzak izaten dira batzarretan jasoten doguzanak”. Oposizinoagaz be laster hasiko dira batuten eta aurrekontuan onartuteko osoko bilkurea, abenduaren 26ean egitea da asmoa.

Artean be egingo dabe batzarra aurrekontu asmoak aurkeztuteko hilaren 16an, 19:00etan. Herritarren ekarpenak idatziz jasoko ditue zemendiaren 17tik abenduaren 11ra arte alkatetza.artea@bizakia.org helbidean edo udaletxean bulego ordutegian. Ogasun batzordea zemendiaren 8an batu zan, lehenengo aldiz eta beste bitan be batuko da hilaren 17an, alderdientzako be ekarpenak egiteko epea hasten danean eta abenduaren 14an, egindako ekarpenei erantzuna emoteko. Aurrekontuak onartuteko osoko bilkurea, abenduaren 27rako daukie aurreikusita.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!