FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia A eta Bk eta andrazkoen B taldeak irabazi dabe

Iñigo Irua 2023ko aza. 13a, 08:00

Arratia Ak Soduperen kontra oin jardunaldi bi jokatutako partiduran irudia.

Gizonezkoen Arratia Ak atzen minutuetan sartutako hiru golei esker 3-1 irabazi eban Somorrostroren kontra eta B taldeak 1-2 irabazi eban etxetik kanpo Ezkurdi A taldearen kontra. Lemoako Harrobik bana bardindu eban Umore Onaren kontra etxean. Andrazkoetan Arratia Ak bost jardunaldi galdu barik egon ostean 1-0 galdu eban Valladoliden eta Arratia Bk 1-7 irabazi eban Adiskideak taldearen kontra.

Gizonezkoen Arratia Ak zapatu arrastian jokatu eban Somorrostro A taldearen kontra eta aurreko hiru partiduak bardindu ostean 3-1 irabazi eban. Arratia 0-1 galtzean hasi zan baina 89 eta 90 minutuetan sartu ebazan 3 golak etxeko taldeak eta garaipena lortu. Zortzi jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Igorreko taldeak eta bosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau atzen postuan dagoan Iurretako taldearen kontra hilaren 19an, arrastiko 17:00etan.

Gizonezkoen Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Durangon Ezkurdi A taldearen kontra eta denporaldiko bigarren garaipena lortu eban 1-2 irabazita. Zortzi jardunaldiren ostean 8 puntu ditu Arratiak eta hamabigarren postuan dago oin, jatsiera postuak itxita. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau sailkapeneko atzen postuan dagoan Gernika Bren kontra hilaren 18an, arrastiko 15:45ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban Valladoliden Parquesol taldearen kontra eta galdu barik bost partidu egin ostean 1-0 galdu eban talde arratiarrak. Aurreko egunean joan ziran arratiarrak eta gaua egin eben Valladoliden. 10 jardunaldiren ostean Arratia zazpigarren postuan dago 17 puntugaz. Datorren astegoienean deskantsua daukie eta hilaren 25-26ko astegoienean jokatuko dabe hamaikagarren jardunaldiko partidua, etxetik kanpo hau be, UD Logroñes taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Adiskideak taldearen kontra eta aurreko astegoienean egin eban lez, erraz irabazi eban partidua 1-7ko emaitzeagaz. Sei jardunaldiren ostean 8 puntu ditu Arratiak eta sailkapeneko zortzigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Berrio-Otxoa A taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 18:15ean.

Lemoako Harrobi

Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako taldeak Arlonagusian Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra eta atsedenera 1-0 heldu baziran be bigarrenean bardindu egin eban Umore Onak. Zortzi jardunaldiren ostean 11 puntu ditu Lemoako Harrobik eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Urduliz B taldearen kontra hilaren 19an, arrastiko 18:30ean.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!