palestina

Gazako sarraskiaren kontrako alkarretaratzeak egingo dira gaur herriz herri

Asier Abrisketa 2023ko aza. 7a, 11:55

Igorren palestinaren aldeko egindako alkarretaratzea, gerra hasi orduko.

Gernika-Palestina deialdi herritarrari erantzunda, herriko plaza eta udaletxeetan egingo dira alkarretaratzeak gaur 19:00etan.

Gaur, hilak 7, 19:00etan "Gazako sarraskia gelditu!" lelopean, Euskal Herriko herri gehienetan egingo dira kontzentrazinoak. Eskualdean be holan izango da. BEGITUk hurrengo herrietan egiaztau ditu mobilizazinoak: Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Zeanuri eta Zeberio. Udaletxeetako plazetan izango dira alkarretaratzeak eta Artearen kasuan, herriko plazan.

Israel eta Palestinaren zatia dan Gazaren arteko gerra irekiak hilebete bete dau gaur, urri bigarrenaren 7an Gazako erakunde armatuek Israelek eregitako hesia gainditu eta hainbat herri zein militarren kuarteletan sartu ziranetik. Ordutik, Israelgo armadak inoz baino misil gehiago bota ditu gazatarren kontra eta atzen egunetan, lurrez be sartu dira bertara militarrak. Bonbardaketa eta eraso militarrek, 10.000 hildakotik gora eragin ditu Gazan eta 4.000 inguru, umeak dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!