Zemendiaren 10ean, oingo barikua, gazteentzako deialdi berezia dago deituta, zemendiaren 30eko Greba Feminista Orokorra dala-ta. Arratia mailako andra gazteen taldea dan Orratzakek egin dau deialdia, gazteria be, "zaintza eskubide kolektiboaren alde" agertu eta grebearen parte aktibo izateko. Kiñu Gaztetxean da deialdia arrastian, 18:30ean. Bertan, grebaren nondik-norakoak azalduko dira eta asanbladari ekingo deutsee, gazteen papera zein izango dan ebazteko. Asanbladea amaituta, gazte guztiek argazki kolektiboa aterako dabe.
Gazte mahai-ingurua
Beste alde batetik, asanblada eta gazte argazkiaren aurreko egunean, hilaren 9an, Arratiako gazte eragile taldeen arteko mahai-ingurua egingo da Axular Herriko Tabernan, 18:00etan. "Zaintza gazte ikuspegi desbardinetatik" landuko da saioan eta Orratzak, Zaztaparrak eta Kiñu Gaztetxeko asanbladea egongo dira bertan. Bakotxak, bere ezaugarri eta ikuspegitik egingo dau berba zaintzearen inguruan.