Andrazkoen Arratia B taldeak ligako lehen garaipena lortu eban, sailkapeneko atzen postuan dagoan Plenzia taldearen kontra zapatu arrastian Urbietan jokatutako partiduan 10-0 irabazita. Bost jardunaldiren ostean 5 puntu ditu Arratia Bk eta jatsierako postuetatik atera da, bederatzigarren dago oin sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra zemendiaren 11n, arrastiko 18:00etan.
Andrazkoen A taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Urbietan eta sailkapeneko bigarren postuan egoan Añorgaren kontra 3-0 irabazi eban, hiru golak bigarren zatian heldu ziran. Bederatzi jardunaldiren ostean Arratia laugarren dago sailkapenean eta 17 puntu ditu. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Igorreko taldeak Valladolideko Parquesol taldearen kontra zemendiaren 12an, eguerdiko 12:00etan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak husna bardindu eban Bermeo A taldearen kontra zapatu eguerdian jokatutako partidua. Zazpi jardunaldiren ostean 10 puntu ditu Arratia Ak eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua zemendiaren 11n jokatuko dau Urbietan Somorrostro A taldearen kontra, arrastiko 17:45ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak ostera etxean jokatu eban Sondika A taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. Zazpi jardunaldiren ostean Arratia Bk 5 puntu ditu eta hamazazpigarren dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 18:00etan.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik domeka eguerdian jokatu eban Ermua A taldearen kontra etxetik kanpo eta 3-0 galdu eban. Zazpi jardunaldiren ostean 10 puntu ditu Lemoako taldeak eta sailkapenaren zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Umore Ona A Usaonsoloko taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 16:30ean.