greba feminista orokorra

Greba Feminista Orokorrera begira, ekintza bi egongo dira astegoienean

Asier Abrisketa 2023ko aza. 3a, 11:15

Igorren txapa tailerra egingo da zapatu eguerdian eta domekan, argazki kolektiboa aterateko deialdia dago Artean.

Zemendiaren 30ean egingo da Euskal Herrian Greba Feminista Orokorra, "zaintza eskubide kolektiboaren alde". Daborduko, Arratia, Ubide eta Zeberion hasi dira motorrak berotuten. Eratu dira lehen graba batzordeak eta hileon, grebarako begira, hainbat ekintza egongo dira. Astegoien honetan, zita bi antolatu dira Arratian. Bata, txapak egiteko eta bestea, argazki kolektibo bat aterateko.

Txapa tailerra Igorren izango da bihar, hilak 4, 11:30etik 14:00etara Lehendakari Agirre kaleko autobus geltokiaren osteko arkupeetan. Holan, grebarako txapak egiteko aukera izango dabe hurreratuten diranak. Horrezaz gain, greba egunerako zaintza lanak antolatu eta informazinoa jasoteko aukerea be izango da.

Domekan ostera, hilak 5, Artean da hitzordua 13:00etan. Bertan, indarra erakusteko argazki kolektiboa aterako da. Helburu beragaz, datorren barikuan gazte argazki kolektiboa aterako da Kiñu Gaztetxean. 18:30ean, gazteentzako asanblada irekia egingo da eta gero aterako da argazkia.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!