Zemendiaren 4 eta 5ean, Asturiaseko Noreñako Academia eta Bandako 30 bat lagun Igorretik ibiliko dira eta Arratia Musika Eskolako Gorbeia Ensenble eta txistu taldeakaz kontzertu bateratua eskainiko dabe. Zapatuan, hilak 4, izango da emonaldia Igorreko Kultur Etxean 19:00etan.
Gorbeia Ensenble, Arratiako Musika Eskolako talde handiena da eta 10 eta 19 urte bitarteko 27 ikaslek osotuten dabe. Handiena, eta instrumentu aldetik anitzena be bada Gorbeia Ensenble: flautea, biolina, saxoa, klarinetea, tronpetea, gitarrea, bajua, pianoa, biolontxeloa, trikitixa, akordeoia, txalaparta, perkusinoa eta alboka, ahotsaz gainera.
Noreñako Banda Asturiasko zaharrenetako bat da, eta 1986ko urri lehenengoan sortu zan akademia moduan, kide barriak musikan prestatzeko asmoz. Gaur egun 30 instrumentista ditu eta zuzendaria Juan Ferriol da.