errugbia

Denporaldiko lehen garaipena lortu dabe zekorrek

Asier Abrisketa 2023ko urr. 31a, 10:07

Zapatuan egon ziran arratiarrak aurrez aurre San Txismen Bera Bera B taldearen kontra eta zekorrek garaipen erraza lortu eben, 84-7.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea hasi da denporaldiaren erritmoa hartzean eta lortu ditue aurtengo lehen puntuak. AVK Bera Bera B taldea hartu dabe atzen astegoienean San Txismeko zelaian eta alde handiagaz irabazi gainera, 84-7. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak onartu dauanez, "eurak jokalari gitxigaz etorri ziran eta holan, errazagoa egin jakun irabaztea".

Oin, arratiarrek astegoien biko deskantsua izango dabe. Beraz, hurrengo partidua zemendiaren 18an jokatuko dabe. San Txismen izango da partidua, arrastiko 16:00ak inguru, Zornotzako Urgozo taldearen kontra. Zortzi taldeko sailkapenean, arratiarrak zazpigarren postuan dagoz eta Urgozo, bosgarren.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!