Gau Baltza

Arimen gauari bildurrik ez Arratian

Bea Azpiri 2023ko urr. 31a, 09:57

Kokomarroak Artean, Deiene Gurtubai.

Gaur iluntzean, Arimen Gaua edo Bau Baltza dala-ta, neguari, gauari, bildurrari eta lagun eta auzokoei lotutako jarduerek hartuko ditue Arratia eta Zeberioko kale eta plazak.

Gaur iluntzean, Arimen Gaua edo Bau Baltza dala-ta, neguari, gauari, bildurrari eta lagun eta auzokoei lotutako jarduerek hartuko ditue Arratia eta Zeberioko kale eta plazak. Euskal Herriko ohitura zaharren ildotik ospatuko dabe herri gehienetan, mozorroak trapu zaharrakaz egin eta gaztainak jaten. Mozorroak, eske errondak, gaztain janak eta hustutako kalabazak ez dira faltauko gaurko gauean, ezta, umeentzako tailerrak, ipuin kontalariak eta jantzak be.

Areatza

Areatzako The Quiet Corner tabernak “gau errepetiduezina” aginten dau, Gau Beltza zein Halloween osptatuteko eta 20:00etan kontzertua egongo da Los vecinos del quinto taldeagaz.

Artea

Artean, Kokomarroak taldeak deituta, Kultur Etxean batuko dira 16:30ean, etxetik ekarritako trapu eta erropa zaharrakaz alkarregaz janzteko, eta gero uemak eske errondan joango dira etxerik etxe. Amaitzeko gaztain erreak jango ditue plazan.

Bedia

Bedian, umeentzako tailerrak egongo dira ludotekan 17:15etik 18:15era. 18:30ean, Autu Mautu ipuin kontalariek Gau Beltza inguruko ipuin kontaketea egingo dabe eta ostean,  “Xanduli, manduli emon goxokiak guri!” eske errondea egingo dabe umeek.

Dima

Diman, umeentzako tailerrak egongo dira 17:30ean frontoi txikian; gero, 19:30ean, ipuin kontalaria Abaroan eta 20:30ean, gaztain erreak jango ditue frontoi txikian.

Igorre

Igorren, 17:00etatik 18:30era, karpa apaindu eta umeentzako tailerrak egongo dira: mozorro tailerra, arpegiak margoztekoa, eta kalabazak hustu eta kandelak ipintekoa. Txikigunea be egongo da. Ostean, 18:45ean, Arantzarte jantza taldeak Sorgin Dantza egingo dau. 19:00etan, Arimen Gaueko ipuin kontaketeagaz gozatuko dabe umeek eta 19:30ean, gaztain erreak “ziria ala saria”ren truke egongo dira. Amaitzeko, 20:00etan, Arimen gaueko jantzak eskainiko ditu Arantzarte jantza taldeak.

Lemoa

Lemoan Udalak Gau Baltzaren inguruko online lehiaketa bat prestatu dau. Galdetegi bete behar da eta irabazleak 50 euroko bonu bat izango dau saritzat Lemoako komertzioetan gastetako.

Zeanuri

Zeanurin 18:00etan hasiko da Arimen gaua. Jokoak eta eskulanak egin, sorginen eta lamien jantzak ikusi, mozorro desfilean parte hartu eta kobazuloan sartu-urtena egin ostean, berakatz-zopea eta krepeak janez hartuko dabez indarrak parte-hartzaileek, gaeo Sorginetxean, bildur gauan murgilduteko.

Zeberio

Zeberioztarrak, 17:00etan batuko dira txokolatea jateko. Ostean, 17:30ean, umeek marrazkiak eta muralak egingo ditue ludotekan eta eskola umeek jantzak, 19:00etan. Ordu horretan be txosna bat zabaduko da. Ordubete beranduago, 20:00etan, sua biztuko da, “bildurrak sutara” botateko. Gauari amaierea emoteko sorpresea egongo da 21:30ean. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!