lan gatazkea

Greban dagoz Bizkaiko eskuhartze sozialeko eta gizarte zerbitzuetako langileak

Asier Abrisketa 2023ko urr. 30a, 12:29

ESK sindikatua

Ludoteka eta gazteria zerbitzuetan eta Arratiako Udalen Mankomunitatean igarriko da greba gehien, gaurko eta biharko dago deituta grebea.

Lan hitzarmen bat lortze aldera, eskuhartze sozialeko eta gizarte zerbitzuetako beharginak grebara deituta dagoz, bai gaur bai bihar, hilak 30 eta 31. LAB, ELA, ESK eta CCOO sindikatuek egin dabe bat grebeagaz, "ikusezina defenda dezagun" lelopean. Bizkaia mailako greba da hau eta beraz, Arratia, Zeberio eta Ubiden be igarriko dira ondorioak. Holan, ludoteka eta gazteria zerbitzu falta egongo da eta Arratiako Udalen Mankomunitatean be egingo dabe greba beharginek.

Igorren berbarako, Zaztaparrakek jakinarazo dau ez dirala ludoteka, gazteria eta Euskara Agoan zerbitzuak egongo eta Zaztaparrakek kudeatuten dauzan beste herrietako zerbitzuetan be egingo da greba. "Hitzarmen ezak gure lan baldintza eta laneko segurtasun falta iraunarazoten deusku" leloagaz egin dau deialdia Zaztaparrak Asti Taldea alkarte arratiarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!