FUTBOLA

Lemoako Harrobik bakarrik lortu dau garaipena

Iñigo Irua 2023ko urr. 30a, 08:00

Arratia A eta Soduperen arteko partidua Urbietan.

Lemoako Harrobik 3-1 irabazi eban Arlonagusian. Gizonezkoen Arratia Ak bana bardindu eban Urbietan lidertzan dagoan Soduperen kontra eta andrazkoen Arratia Ak eta Bk be bana egin eben Bizkerre B eta Bilbao Artizarrak taldeen kontra hurrenez hurren etxetik kanpo. Gizonezkoen Arratia Bk ostera 3-1 galdu eban etxetik kanpo.

Lemoako Harrobik domeka goizean jokatu eban Arlonagusian Montefuerte A taldearen kontra eta partidua atsedenaldira husna heldu bazan be bigarren zatian lemoaztarrek sartutako hiru golek garaipena baliatu eben, 3-1 izan zan atzen emaitzea. Lemoako taldea sei jardunaldiren ostean seigarren postuan dago 10 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau talde arratiarrak Ermua A taldearen kontra zemendiaren 5ean, eguerdiko 12:15ean.

Gizonezkoan Arratia A taldeak ostera zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Sodupe liderraren kontra eta bana bardindu eban. Arratiarren gola atzen minutuan heldu zan korner baten etxekoen atezainak gola sartuz. Sei jardunaldiren ostean Arratia bederatzigarren postuan dago 9 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bermeo A taldearen kontra hilaren 4an, eguerdion 12:00etan.

Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Artibai taldearen kontra eta lehen zatiko atsedenaldira 0 eta 1 joan baziran be, bigarren zatian etxekoek bueltea emon eutsien markagailuari 3 gol sartuta. Sei jardunaldiren ostean Arratia Bk 5 puntu ditu eta hamaseigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Sondika A taldearen kontra zemendiaren 5ean, eguerdiko 12:15ean.

Andrazkoak

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Bizkerre B taldearen kontra eta bana bardindu eban. Zortzi jardunaldiren ostean Arratiak 14 puntu ditu eta laugarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau bigarren postuan dagoan Añorga talde gipuzkoarrearen kontra zemendiaren 4an, arrastiko 17:45ean.

Arratia B taldeak ostera zapatu arrastian jokatu eban Bilbao Artizarrak taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-1 irabazten hasi baziran be, bana amaitu zan partidua. Lau jardunaldiren ostean Arratia Bk puntu bi ditu eta sailkapenaren atzenurren postuan dago, jatsiera postuetan. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Igorreko taldeak atzen postuan dagoan Plentziaren kontra zemendiaren 4an, arrastiko 15:15ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!