mendia

Domekan da Arratia-Ubide-Zeberio-Otxandioko XXII. Mendizale Eguna

Asier Abrisketa 2023ko urr. 28a, 15:00

Zanburuko tontorra izango da martxearen punturik altuena, itxas mailatik 752 metrotara.

Aurten, Zeanuriko Joko Alai mendi taldeari egokitu jako antolakuntzea eta ia hamasei kilometroko ibilbide zirkularra prestatu dau; urtekerea eta helmuga herriko plazan daukana.

Urri bigarrenaren 29an izango da Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko Mendizale Egunaren XXII. edizinoa. Aurten, Zeanuriko Joko Alai mendi taldeari egokitu jako antolakuntzea eta ia hamasei kilometroko ibilbide zirkularra prestatu dau; urtekerea eta helmuga herriko plazan daukana.

Urtero lez, Mendizale Egunak Arratia, Ubide, Zeberio eta Otxandiko mendizaleak batuko ditu. Joko Alai, Ganzabal, Arginatx, Mirugain, Austarri, Amexier eta Lamino mendi taldeetako kideak eta izena emon dabenak Zeanuriko plazan batzera deituta dagoz, goizeko 08:30ean. Izen-emotea, hilaren 25ean amaitu zan.

Guztira, 15,8 kilometro egingo ditue Zeanuriko plazan hasita, 08:30ean. Altsua eta San Justo auzoetatik pasai eta Zanburu (752 metro) tontorrera helduko dira eta gero, Uribe, Karkabitxueta eta Zulaibarretik bajatuta bueltauko dira mendizaleak herriko plazara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!