errugbia

UBR Nerbioi 21-17 Arratiko Zekorrak

Asier Abrisketa 2023ko urr. 23a, 11:43

Jokalari barriak batu dira taldera eta ondo ezetu barik liderraren kontra jokatutea gatxa izan bada be, "sentsazino onakaz" urten dira arratiarrak partidutik.

Zapatu arrastian etxetik kanpo jokatu eban Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak, Universitario Bilbao Rugby Nerbioi taldearen kontra. Partidua 21-17 galdu eta puntu barik bueltau badira be, arratiarrak "sentsazino onakaz" urten ziran Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez: "Galtzean hasi ginen baina bigarren zatian presino gehiago egin eta erasoan fin ibili ginen. Aurretik ipini ginen baina atzen bos minututetan beste entsegu bat lortu eben eta holan amaitu zan partidua".

Denporaldia hasibarri dago eta oindino, taldea guztiz osotuta egon ez dala be azaldu dau Duñabeitiak. Izan be, partidu honetarako hainbat gernikar batu dira taldera eta "ezetu barik, gatxa izan da jokatutea". Halanda be, entrenatzaileak dino taldea ondo joango dala: "Oin astean behin entrenauko dogu eurekaz eta sentsazino onak daroaguz zapatutik, talde on bat urten daiteke".

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!