FUTBOLA

Andrazkoen Arratia A taldea erraz nagusitu jakon Osasuna C taldeari

Iñigo Irua 2023ko urr. 23a, 08:00

Arratia A eta Osasuna Cren arteko partidua.

Gizonezkoen Arratia Ak husna bardindu eban etxetik kanpo Getxoren kontra, Arratia Bk galdu egin eban Urbietan Amorebieta B lidearren kontra eta Lemoako Harrobik Ibaoindo Nerbioren kontra irabazi eban etxetik kanpo. Andrazkoen B taldeak galdu egin eban etxean Bizkeneskak taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia A taldeak Osasuna C taldearen kontra jokatu eban zapatu arrastian ligako zazpigarren jardunaldian. Arratia Ak 3-0 irabazi eban lehen zatian sartutako hiru golei esker. Zazpi jardunaldiren ostean 13 puntu ditu Igorreko taldeak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua Bizkerre B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 29an, arrastiko 16:00etan.

Arratia Bk ostera domeka arrastian jokatu eban Urbietan Bizkeneskak taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. Hiru jardunaldiren ostean puntu bat dauka Arratia Bk eta hamalaugarren dago sailkapenean. Datorren partidua Bilbao Artizarrak taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 28an, arrastiko 18:45ean.

Gizonezkoak

Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Getxo taldearen kontra eta husna bardindu eban. Bost jardunaldiren ostean 8 puntu ditu Arratiak eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Sodupe liderraren kontra hilaren 28an, arrastiko 18:15ean.

B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Amorebieta B talde lidearraren kontra eta 0-1 galdu eban. Bost jardunaldiren ostean 5 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Artibai taldearen kontra hilaren 28an, arrastiko 18:30ean.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ibaoindo Nerbioi taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Bost jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Lemoako taldeak eta zortzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra hilaren 29an, goizeko 11:00etan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!