zozketea

Erosketetarako karro aulkidun bat zozketatuko dau BEGITUk

Bea Azpiri 2023ko urr. 19a, 11:15

Mobikortasun arazoak dituenentzako tresnen Lemoako dendak, Ortomobility-k, eskainitako karroa BEGITUren sare sozialetan zozketatuko da: Twitter (X), Facebook eta Instagramen.

Gauzak asko aldatu dira 1990 hamarkadatik, eta gaur egun, mobikortasun arazoak daukienak ez dira etxean geratzen, euren mundua leiho batera mugatuta, kalera urteten dira eta bizimodu askoz autonomoagoa egiten dabe. Horretan laguntza handia emoten dabe mobikortasun premina bakotxera egokitutako tresnek: mobikortasuna hobetuteko bizikleta estatikoetatik hasita, ohe artikulatuetara, scooter eta gurpildun aulki elektriko zein manualetatik pasauz. Lemoan, tresna honeen aurrez aurreko salmenta eta zerbitzu teknikoa eskaintzen dauan Ortomobility dendea zabaldu dabe.

Online erosketei alternatiba moduan, eta Bizkaia osoan zerbitzua emon guran, Bizkaiaren erdian, zentro geografikoa izan daitekenatik hur, Lemoan zabaldutea dendea ebatzi ebela dinoe Ortomobilitytik, ahalik eta jente gehien ailegetako. Gainera, aurrez aurrekoan, zerbitzua personalizauagoa da eta “personen arteko tratua eta hartu-emona” be emoten dira.

Erosketetarako aulkidun karroak

Mobikortasun arazo barik be, bizimodua erosoago egiten dituen gauzak badagoz Lemoako dendan. Esate baterako, bizikleta estatikoak, eliptikoak edo aulkia daukan erosketak egiteko karroa, dendan ilarea egon ezkero, jesarri ahal izateko. Karro honeetako bat, zozketatuko dau BEGITUk.

Parte-hartzeako, BEGITUren sare sozialetan; Twitter (X), Facebook edo Instagramen; zozketearen argitalpena topau "atsegin dot" emon, alkarbanatu eta BEGITUren kontua jarraitu behar da.

Karroa Comfort Assist modeloa da, granatea, oin 246 eurotan saltzean dana. 38 litroko edukierea dauka, bakotxaren altuerara erreguletako eskulekua, aluminioz eginda dauka gorputza eta jarlekua zein otzara txiki bat dauka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!