maratoi txikia

Domekan izango da Arratiako 42. Maratoi Txikia

Bea Azpiri 2023ko urr. 21a, 18:33

Arratiako eskola eta institutu guztietako guraso alkarteek batuta, antolatu dabe aurten Arratiako Maratoi Txikia. Datorren domekan izango da, hilak 22 eta betiko lez, partaideek euren edadera egokitutako ibilbidea egin beharko dabe.

Nagusiak Zeanuritik urtengo dira 10:15ean Zeanuri eta Igorre arteko 11 kilometroak egiteko. Izena, Igorreko kiroldegian emon behar dabe 08:45etik 09:15era. Igorretik Zeanurira joateko, autobusa ipiniko dau antolakuntzeak.

2006tik 2010era jaiotakoek, Arteatik Igorrera ibilbidea egingo dabe Arteatik 10:30ean urtenda. Izen-emotea Arteako plazan izango dabe 09:30etik 10:15era. Igorretik Arteara joateko be ipiniko dau autobusa antolakuntzeak.

Txikerrenek Igorren egingo dabe galapan. Izena eskolako aterpean emon behar dabe 09:00etatik aurrera eta lasterketak 10:00etan hasiko dira. 2011tik 2013ra jaiotakoek 1.300 metroko ibilbidea egingo dabe; 2014tik 2016ra jaiotakoek 800 metrokoa eta 2017tik aurrera jaiotakoek 300 metrokoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?

Izan zaitez Begitu-lagun!