Mendia

Hilaren 29an egingo da Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko XXII. Mendizale Eguna

Asier Abrisketa 2023ko urr. 18a, 10:43

Zanburuko tontorra izango da martxearen punturik altuena, 752 metrotara.

Hamasei kilometroko ibilbidea izango da eta izena urri bigarrenaren 25era emon daiteke, telefono bana dago herri bakotxerako.

Urri bigarrenaren 29an izango da Lamino (Areatza), Ganzabal (Lemoa), Austarri (Zeberio), Amexier (Ubide), Hirugain (Otxandio), Arginatx (Arantzazu) eta Joko Alai (Zeanuri) mendi taldeek alkarlanean antolatutako XXII. Mendizale Eguna. Atzen edizinoa Areatzan egin zan eta oingoan, Zeanuritik ibiliko dira Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko mendizaleak.

Guztira, 15,8 kilometro egingo ditue Zeanuriko plazan hasita, 08:30ean. Altsua eta San Justo auzoetatik pasai eta Zanburu (752 metro) tontorrera helduko dira eta gero, Uribe, Karkabitxueta eta Zulaibarretik bajatuta bueltauko dira mendizaleak herriko plazara.

Izen-emotea

Parte-hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena eta helduek, bost euro ordaindu beharko ditue. Atzen eguna hilaren 25a da, eguaztena. Herri bakotxean, izena emoteko telefono zenbaki bana dago: Arantzazun 626 144 075, Areatzan 646 355 550, Lemoan 675 701 359, Otxandion 722 571873, Ubiden 696 744 988, Zeanurin 634 430 543 eta Zeberion 656 415 597.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!