FUTBOLA

Binako bardinketea Lemoako Harrobi eta Arratia Bren arteko derbian

Iñigo Irua 2023ko urr. 16a, 06:00

Hilaren 12an jokatu zan derbia.

Joan dan eguenean, hilak 12, jokatu zan arratiarren arteko derbia eta bina bardindu eben Lemoako Harrobik eta Arratia Bk Arlonagusian. Gizonezkoen Arratia Ak galdu egin eban etxean eta andrazkoen A eta B taldeek be bardindu egin eben etxetik kanpo.

Hilaren 12an jokatu zan Lemoako Arlonagusia zelaian Lemoako Harrobi eta Arratia B taldeen arteko norgehiagokea. Bi aldiz aurreratu zan Arratia 0-1 eta 1-2ko emaitzagaz, baina lemoaztarrek bardintzea lortu eben partidua.

Lau jardunaldiren ostean Lemoako Harrobik 4 puntu ditu eta hamaikagarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 18:00etan.

Arratia Bk ostera lau jardunaldiren ostean 5 puntu ditu eta hamargarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Amorebieta B liderraren kontra hilaren 21ean, arrastiko 18:15ean.

Gizonezkoen Arratia A taldeak ostera domeka eguerdian jokatu eban Erandio A taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. Arratiarrek galtzean daben lehen partidua da. Lau jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Arratia Ak eta zortzigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Igorreko taldeak Getxoren kontra hilaren 21ean, arrastiko 17:00etan.

Andrazkoak

Arratia A taldeak domekan jokatu eban etxetik kanpo Burgos taldearen kontra eta husna bardindu eban. Sei jardunaldiren ostean 10 puntu ditu Arratiak eta bederatzigarren dago sailkapenean. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Osasuna C taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 15:45ean.

B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Bizkerre C taldearen kontra ligako bigarren partidua eta bana bardindu eban. Partidu biren ostean Arratia Bk puntu bat dauka eta hamaikagarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Bizkeneskak taldearen kontra hilaren 22an, arrastiko 17:45ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!