Gorbeia Euskadik, Pilarreko zubian, Gorbeia helmuga turistiko ezin hobea joten dau, “benetako esperientzia baten, benetako eszenaleku” bihurtzen da-ta. Holan, Zeberioko Errege Bidean, XVIII. mendeko kaltzadearen sekretuak argitara ateratzen dira eta Dimako Antzasti Museoan, baserriko mundu tradizionala eta Bilboko modernidadea ikasteko aukerea dago, beste askoren artean.
Hilaren 14an, zapatuan, izango da Errege Bidetik bisita gidatua. Interesa daukienak 10:30ean batuko dira Ermitabarrin eta Juanjo Hidalgok aurkeztuko deutsie Miraballes uribildua eta Arratia bailara lotzean ebazan XVIII. mendeko kaltzadea. Erreserbea egiteko 94 612 26 95 telefonora deitu behar da.
Zubi osoan zehar, 11.00etan bisita gidatua egongo da Antzasti Museoan. Bertan, euskal historiaren dualtasuna ikusi ahal da: baserriko mundua eta Bilboko modernidadea. Informazino gehiago eta erreserbea egiteko www.antzasti.eus webgunera jo behar da.