"Zaintza eskubide kolektiboaren alde" lelopean, Greba Feminista Orokorra egingo da Euskal Herrian zemendiaren 30ean. Holan, eskualdeko zereginak kolektiboki antolatutako batzar ireki eta mixtoa deitu dau Arratiako Mugimendu Feministeak. Bihar, hilak 10, izango da batzarra Igorreko Kultur Etxean, 19:00etan.
Greba batzordearen batzarrera Arratiako talde eragileak zein norbanakoak dagoz deituta. Izan be, maila nazionaleko mobilizazinoez gainera, eskualdeka be asko egongo da antolatu eta zehazteko. Greba egunaren aurretiko komunikazino kanpainea, eskualde mailako mobilizazinoak eta greba eguneko ardurak egongo dira, besteak beste, batzardearen mahai-gainean bihar.
a