Aurreko partidu biak galdu ostean, andrazkoen Arratia A taldeak 2-0 irabazi eutsan joan dan zapatuan Mutilvera talde nafarrari Urbietan jokatutako partiduan. Zati bakotxean gol bana sartu eban Arratiak. Bost jardunaldiren ostean Arratiak 9 puntu ditu eta saigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 15ean Burgos taldearen kontra etxetik kanpo, arrastiko 17:00etan.
Andrazkoen Arratia B taldeak ostera domeka arrastian hasi eban denporaldia Basauriko Kimuak taldearen kontra etxean eta 2-5 galdu eban lehen partidua. Lehen jardunaldiaren ostean ez dauka punturik Arratia Bk eta sailkapenaren behekaldean dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 15ean Bizkerre C taldearen kontra etxetik kanpo, arrastiko 16:00etan.
Gizonezkoak
Zapatu arrastian jokatu eban Arratia A taldeak etxetik kanpo Indautxu A taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban Igorreko taldeak. Liga hasikera itzela emon deutsa Arratia Ak igaz mailaz igon eta gero 9 puntutatik 7 lortu ditu eta, etxetik kanpoko partidu biak irabazita. Hiru jardunaldiren ostean 7 puntu ditu Arratiak eta hirugarren postuan dago liderragaz bardinduta. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 15ean Erandio A taldearen kontra, 12:30ean.
Arratia B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Urduliz B taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Hiru jardunaldiren ostean 4 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren dago. Datorren partiduan derbia izango dabe etxetik kanpo Lemoako Harrobiren kontra. Hilaren 12an, eguena, jokatuko da partidua Arlonagusian, arrastiko 17:00etan.
Lemoako Harrobi
Lemoako taldeak lehen garaipena lortu eban zapatu arrastian Berriatuko A taldearen kontra 1-2 irabazita etxetik kanpo. Lemoaztarrek lortutako lehen garaipena da, lehen partidu biak 3-2ko emoiereagaz galdu ostean. Hiru jardunaldiren ostean 3 puntu ditu Lemoako taldeak eta 12. postuan dago. Datorren partiduan derbia jokatuko da Arlonagusian, etxekoak Arratia Bren kontra neurtuko dira eta. Hilaren 12an, eguena, jokatuko da partidua Arlonagusian, arrastiko 17:00etan.