mobikortasuna

Ibilgailu elektrikoak probetako aukerea egongo da Bildosolako Industrialdean

Bea Azpiri 2023ko urriaren 3a

Barikuan, 10:00etatik 16:00etara, auto, motor, bizikleta zein patinete elektrikoak gidatzeko aukerea egongo da Bildosolako industrialdean. Izena aldez aurretik emon behar da urbanmobilitydays.com webgunean.

Sprilurrek eta Arratiako Industrialdea SAk, Arantzazu, Artea eta Igorreko udalakaz batera, mobikortasun iraunkorragaz esperimentetako saio bat eratu dabe Urban Mobility Days ekimenaren barruan. Holan, barikuan, hilak 6, 10:00etatik 16:00etara, Arratiako enpresetako langile eta erabiltzaileek ibilgailu elektrikoak gidatzeko aukerea izango dabe Artean dagoan Bildosola Industrialdeko kamioien aparkalekuan.

Mobikortasun elektrikoa hurretik ezetu eta esperimentetako helburuagaz, autoak, motorrak, bizikletak eta patinete elektrikoak egongo dira erabilgai. Ekimen honetan parte hartzeako izena emon behar da aurrez aldetik urbanmobilitydays.com webgunean.

Ibilgailu elektrikoak probauta, Txartel Jasangarria atera ahal izango da bertan. “Txartel jasangarriaren helburu nagusia da jasangarritasunaren inguruko kontzientzia eta konpromisoa bizitzaren zenbait arlotan sustatzea, horren bidez ingurune natural eta sozialagaz arduratsuagoa dan etorkizun bat lortzean lagunduteko” Sprilurren arabera. 

Mobikortasun jasangarriaren egunak

Europako Batzordeak antolatuta, Urban Mobility Days ekimenak, hilaren 4tik 6ra, Sevillan batuko ditu politikariak eta Industria eta garraio arloko profesionalak, Europarako etorkizun jasangarria, barritzailea eta ekitatiboa zelan bideratu hausnartzeko.

Urban Mobility Days ekimenaren barruan, Sprilurrek bost ekitaldi antolatu ditu, euretako lehenengoa Arteako Bildosola Industrialdean. “Ekimen honen asmoa da ingurumenagaz eta jasangarritasunagaz hobeto buztartzen diran praktikak gure eguneroko bizimoduan txertatzea” dino Sprilurrek webgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!