arnasetik

Martxan dago Arnasetik bideo sormen lehiaketea

Asier Abrisketa 2023ko urr. 2a, 12:21

Pasau dan urteko Arnasetik lehiaketako irabazleak sari banaketako ekitaldian.

Euskerearen arnasgune diran udalerrietako gaztetxoentzako lehiaketea da Arnasetik, kategoria desbardinak dagoz eta 2.000 euro banatuko dira sarietan.

Arnasetik bideo sormen lehiaketea da, euskerearen arnasguneak osotuten dabezan udalerrietako 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra). Oin zabaldu da lanak bialtzeko epea eta 24an zarratuko da. Informazino eta oinarri guztiak dagoz zehaztuta arnasagara.eus webgunean eta bertan dago azalduta bakotxaren bideoa zelan bialdu. Lehenengo edizinoan, 2022koan, 99 sormen lan jaso ziran: LH 5-6 mailatako 40 lan; DBH 1-2koak 52; eta DBH 3-4ko 7 lan.

Edadearen araberako hiru kategoria dagoz Arnasetik sormen lehiaketan, eta egin beharreko lanak desbardinak dira kategoria bakotxean. Holan, LH 5 eta 6ko ikasleek, formatu librean; hau da, marrazki, olerki, bertso, bideo edo abesti baten bidez, esate baterako, azaldu behar dabe euren herria zelangoa dan, zer egin daiteken bertan eta zergaitik dan egokia euskera maila hobetuteko. DBH 1 eta 2koek barriz, gehienez minutu biko bideo baten, herriko esamolde berezienak eta euren esangura azaldu behar dabez umorez eta DBH 3-4koek, Nahia Silleroren bideoa ikusita, gehienez minutu biko bideo bat sortu behar dabe, modu originalean euskal kultura, musika eta balioan ipiniz.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!