Urri lehenengoaren 22an, Euskaltzaleen Topaguneko Batzar Orokorrean Irati Iciarrek (Oñati, 1975) hartu eban Topagunearen lehendakaritzea. Holan, Kike Amonarrizen (Tolosa, 1961) lekukoa hartu eban euskaltzaleen alkarteak eta euskal hiztun komunidadea saretu, indartu eta hedatzeko lanean.
Irati Iciar historialariak UEU Udako Euskal Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntzako Koordinatzailea eta Gasteizko mobimentu euskaltzaleko kide dinamizatzailea izateaz gainera, urte asko daroaz Topaguneko zuzendaritzan. Kargua hatzerakoan, “poza” baina baita “bertigoa” eta “lan egiteko gogoa” sentidu ebala esan eban eta andra izanda eta Gasteizetik etorrita, periferiako ikuspena izan daitekela Euskaltzaleen Topagunean egin ahal dauan ekarpena.