errugbia

Arratiko Zekorrak taldeak asteon hasiko dau ligea

Asier Abrisketa 2023ko irailaren 28a

Zapatu arrastian, 16:30ean, San Txismen jokatuko da gizonezkoen Ohorezko B Mailako ligako lehen partidua; Zarautzeko B taldea izango dabe aurkari.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak hilebete daroa entrenetan eta heldu jako ligea jokatuteko ordua. Zapatuan, hilak 30, San Tximen lehiatuko dabe ligako lehen partidua Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE B taldearen kontra 16:30ean. Urte biren ostean, Arratiko Zekorrak taldea egonkortuta dago eta atzen denporaldi amaieran Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu ebanez, "ligea irabazteko burrukatuko" dira aurten zekorrak.

Izan be, atzen denporaldian laugarren postuan, zortzitik, amaitu eban Arratiko Zekorrak taldeak. Halanda be, entrenatzaileek azpimarratu eben hasikeran beste partidu bi irabazita, bigarren postua be lortu ahal izango ebela. Holan laburtu eban Duñabeitiak aurreko denporaldia: "Taldea berregituratzen hasi ginan, handik eta hemendik jokalariak batzean, esperientziadunak zein barriak; gatxa izan da dana ondo batutea baina balorazino oso positiboa egiten dogu. Hurrengo urteari begira ia holan segiduten dogun, gauzak hobeto urtengo dira, ziur".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!