Mobilizazinoa

Aitor eta Galderren kartzelaratze aginduaren kontrako alkarretaratzeak egingo dira eskualdean

Asier Abrisketa 2023ko ira. 21a, 11:45

2021ean, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren alde Igorren egindako alkarretaratzea.

Bihar, hilak 22, Lemoako Intzuntzako bidekurutzean egingo da lehen kontzentrazinoa 19:00etan eta ordu erdi beranduago, Igorreko Lehendakari Agirre kalean. Zeberion ostera, 20:00etan izango da protestea plazan.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2021eko zezeilean zigortu ebazan Aitor Zelaia eta Galder Barbado Aiaraldeko gazteak lehergailuak egiteko materialak eukitea leporatuta. Zigorra lau urteko espetxealdia, urte bateko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazinoa da. Gero, Auzitegi Gorenak zigorra berretsi eban eta atzen barikuan jakinarazo ebenez, gazteek jaso dabe kartzelara sartzeako agindua. Hurrengo egunetan espetxean agertu ez ezean, martxan ipiniko da atxilotze agindua.

Ertzaintzak 2019an atxilotu ebazan gazte biak, aurreko urtean Duranan (Araba) aurkitutako bidoi bategaz loturea eukielakoan. Sei hilez egon ziran kartzelan, fidantzapean urten aurretik. Epaileak frogatutzat hartu dau gazteak bidoia 2014tik ostonduten ibili zirala eta bidoian lehergailuak prestatzeko materiala egoala baina, epaile berak baztertu dau "helburu terroristak" izatea.

Ankerkeriari Stop

Aitor eta Galderren inguruko kasua salatu eta gazteei alkartasuna adierazoteko sortu zan Ankerkeriari Stop plataforma herrikoia. Bertatik, hasikeratik salatu dabe kasua "muntai polizial, politiko eta judiziala" dala, poliziak aurkeztutako froga eskasek ezin dabezalako halango zigor handiak eragin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!