eusGara

Enpresa arratiar gehiago batuko dira bihar eusGara ekimenera

Asier Abrisketa 2023ko ira. 21a, 10:46

2022an eusGara-k antolatutako sinatze ekitaldia.

Lan munduan euskereari bultzadea emoteko konpromisoa hartu daben 24 enpresetara batuko dira holan; Jaurlaritzako eta Aldundiko euskera zuzendariek be hartuko dabe parte Zulaibarreko ekitaldian.

Bihar, hilak 22, Zulaibar Kanpusean ospatuko dan eusGara proiektuaren urteroko ekitaldian, enpresa arratiar barriak batuko dira lan munduan euskereari bultzadea emoteko konpromisora, 12:00etan. Sinatze ekitaldian, Errota Fundazinokoakaz batera, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria, Arratiako udaletako ordezkariak eta eragileak egongo dira.

Errotak, lan munduan euskerearen egoerearen "argazkia" egingo dau eta ikasturte barrirako "erronkak" azalduko deutsez enpresa ordezkari eta eragileei.

Atzen urteetan, hainbat dira arlo sozioekonomikoan euskerearen erabilerea buztartuteko konpromisora batu diran enpresan. Holan, igaz 24 izan ziran eusGara konpromisoa sinatu eben enpresak. Aurten, Errota Fundazinotik azaldu dabenez, "lan arlo barrietara" zabalduko da ekimena. Konpromisoaren trukean, eusGara-k eskaintzen dauzan debaldeko zerbitzuak baliatu ahalko ditue enpresek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!