kutsadura

Arratia errekak garbiketa sakona jasoko dau domekan

Asier Abrisketa 2023ko ira. 20a, 12:13

Zeanuritik hasi eta Lemoara arte, herri guztietako herritarrak batuko dira domeka goizean erreka garbiketa bateratua egiteko.

Atzen urteetan egin dan lez, oingo domekan, hilak 24, Zeanuritik Lemoara doan Arratia errekea garbituteko herri ekimen bat dago antolatuta. Herri bakotxean, herritarrak goizez batuko dira eta euren erreka zatia garbitu. Bakotxak eroan beharko dau errekarako arropa egokia eta eskunarruak. Atzen urtean eguraldia txarra izan zan baina aurten egun egokia espero da eta beraz, jente ugari batuko da errekako plastiko eta bestelango hondakinak aterateko.

Errekearen jaiotza lekutik hasita, honeek dira antolatu diran hitzorduak:

  • Zeanuri: Eguzkiolan 11:00etan.
  • Areatza: Gudarien Plazan 11:30ean.
  • Artea: Basoan 11:00etan.
  • Arantzazu: plazan 10:00etan.
  • Igorre: institutu ondoko zubian 10:00etan.
  • Lemoa: Karabie Gaztetxe aurrean 11:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!