ikastaroak

Zabaldu ditue datorren kursoko ikastaroetarako izen-emoteak

Bea Azpiri 2023ko ira. 18a, 12:15

Pirograbazioa da Arteako ikastaroetako aukeretako bat // unsplash.com

Arantzazu, Artea, Zeanuri eta Zeberion eskainiko diran ikastaro gehienak urrietan hasiko badira be, hileon egin behar da guztietarako izen emotea.

Arantzazu

Arantzazun, Yoga, Sukaldaritza, Mantenimendu gimnasia eta Entrenamentu funtzionala ikastaroak egin daitekez. Izena udaletxean emon behar da eta izen-emotea zabalik dago datorren asteko eguenera arte, hilak 28. Urri bigarrenean hasiko dira ikastarook.

Artea

Artean, oingo barikura arte emon daiteke izena udaletxean, Eskulanak, Zurezko talla eta pirograbazioa, 3. Adinekoentzat gimnasia, Zumba, Pilates, Entrenamentu funtzionala, Hipopresiboak, Biodantza, Euskal dantzak nagusientzat, Euskal dantzak 5 eta 12 urte bitartekoentzat, Dantza modernoa 5 eta 8 urte bitartekoentzat, Dantza modernoa 9 eta 13 urte bitartekoentzat eta Irakurleen txokoan parte hartzeako. Ikastaro guztiak urri bigarrenetik bagilera arte dira. Irakurleen txokoa eta Biodantza doban dira.

Zeanuri

Zeanurin, datorren asteko barikura arte, hilak 29, dago zabalik 2023-2024 ikasturteko ikastaroetarako izen-emotea. Zumba, Pilates, E. Funtzionala, Umeen dantza, Txikung, Emozioen tailerra adinekoentzat, Adinekoentzako gimnasia eta Adimen susperketa eta Eskulanak ikastaroek, euskera eskolakaz gainera, osotuten dabe Udalaren eskaintzea.

Zeberio

Hilaren 23 eta 24an, zapatu-domekan, 14 urtetik gorako andra eta "identidade disidenteentzako" Autodefentsa feminista ikastaroa egongo da 10:30etik 14:30era, eskola zaharrean, Esther Lopez Mongeren gidaritzapean. Izena aldez aurretik emon behar da 94 648 10 79 udaletxeko telefonoan.

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa be egongo da Zeberion, hilaren 27an hasita, bost eguaztenetan jarrian, Idoia Aranzabal formatzailearen eskutik. Izena barikura arte, hilak 22, emon daiteke udaletxeko telefonoan.

Urri bigarrenetik aurrera izango diran Heziketa fisikoa, Muskulazioa eta Mantentze lanak ikastaroetarako be izen-emotea zabalik dago hilaren 28ra arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!