Ligako bigarren partidua jokatu eban joan dan zapatuan Arratia Ak Salamancako Campo Municipal Vicete del Bosque zelaian eta bigarren zatiko 53. minutuan Maddi Ayarza dimoztarrari egindako penalti bateri esker lortu eben arratiarrek garaipeana. Penaltia Irune Egigurenek sartu eban. Partidu bi jokatu ostean Arratia Ak 6 puntu ditu eta hirugarren postuan dago sailkapenean Eibar B liderragaz bardinduta. Datorren partidua hilaren 23an, arrastiko 15:45ean jokatuko dau talde arratiarrak Urbieta zelaian Oiartzun taldearen kontra.
Gizonezkoak
Astegoien honetan hasiko dabe ligea Arratia A eta B eta Lemoako Harrobi taldeek. Pasau dan denporaldian Lurraldekoa Ohorezko Mailara igon eban Arratia A taldeak Santurtzin hasiko dau ligea hilaren 23an, arrastiko 17:00etan, Dinamo San Juan A taldearen kontra. Arratia B taldeak ostera etxean hasiko dau ligea hilaren 23an, arrastiko 18:00etan Ermua A taldearen kontra eta Lemoako Harrobik etxetik kanpo jokatuko dau lehenengo partidua etxetik kanpo hilaren 24an, goizeko 11:15ean Begoña A taldearen kontra.