Ligako lehen partidua irabazi dau andrazkoen Arratia A taldeak

Iñigo Iruarrizaga 2023ko ira. 11a, 10:52

Arratiarrak Nerea Beitiak penaltiz sartutako gola ospatzen.

Zapatuan, hilak 9, jokatu eban Emakumezkoen RFEF Hirugarren Mailako bigarren multzoan dagoan andrazkoen A taldeak ligako lehen partidua Urbietan Santandergo Monte taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban etxeko taldeak.

Lehen zatia 1-0 amaitu zan, June Uriarte zornotzarrak sartutako gol bateri esker, baina bigarren zatian kantabriarrek bardindutea lortu eben. Arratiarren garaipenaren gola atzen minutuan heldu zan Nerea Beitia lemoaztarrari egindako penalti bateri esker. Beitiak berak bota eban penaltia eta 2-1ekoa ipini eban markagailuan.

Lehen partiduaren ostean Arratiak 3 puntu ditu eta hirugarren dago sailkapenean.

Datorren partidua Salamanca FF taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 16an, arrastiko 18:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!