Andrazkoen Arratia A taldeak domekan hasiko dau ligea

IƱigo Iruarrizaga 2023ko ira. 7a, 11:34

Emakumezkoen RFEF Hirugarren Mailako bigarren multzoan dagoan andrazkoen A taldea izango da Arratiako taldeen artean ligea hasten lehena. Hilaren 9an, Urbietan Santandergo Monte taldearen kontra jokatuko dau arrastiko 17:45ean.

Aurreko denporaldian, ondo ez bazan hasi be, Arratia Ak hamargarren postuan amaitu eban ligea 38 puntugaz.

Bizkaiko Lehenengo Mailan dagoan Andrazkoen B taldeak ostera urri bigarrenaren 7-8ko astegoienean hasiko dau ligea Urbietan Basauriko Kimuak B taldearen kontra.

Gizonezkoak
Arratia A eta B eta Lemoako Harrobi taldeek hilaren 23-24ko astegoienean hasiko dabez euren ligak. Arratia Ak Dinamo San Juan taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, B taldeak be Urbietan hasiko dau ligea Ermua A taldearen kontra eta Lemoako Harrobik Begoña A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!