AEK-k Igorren daukan Kubulu Euskaltegian emongo dira klaseak, baina taldeak sortu ezkero, Arratiako herri bakotxean be egongo da klaseak jasoteko aukerea. Euskera maila guztietako ikastaroak egongo dira eskura, A1etik C2raino eta ordutegi zabalak egongo dirala be aurreratu dabe Euskaltegikoek.
Euskaltegian bertan, udaletxeetan, telefonoz 94 631 56 57 eta 607 632 916 zenbakietan edo posta elektronikoz egin daiteke matrikulazinoa eta bekak be egongo dira Udalen eta Eusko Jaurlaritzearen eskutik.