errugbia

Arratiko Zekorrak taldea bihar hasiko da barriro entrenetan

Asier Abrisketa 2023ko abu. 28a, 17:12

San Txismen, arrastiko 19:00etan izango da denporaldiko lehen entrenamendua eta entrenatzaileak jente barria hurbildutera animetako deia egin dau.

Oindino datarik zehaztu ez bada be, Arratiko Zekorrak taldeak urri bigarrenean hasiko da Euskadiko Ohorezko B Mailako ligea jokatuten eta beraz, entrenetan hasi behar dira. Bihar, hilak 29, hasiko dira entrenamenduak San Txisme zelaian 19:00etan. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak esan dauanez, jokalari barriak ondo etorriak izango dira, bai eta oin arte errugbia jokatu ez dabenak.

Lehenengo partidua ostera, lagunartekoa, Plentzian jokatuko dabe urri lehenengoaren 9an. Arratiko Zekorrak eta Kakarraldo Rugby Taldea lehiatuko dira, denporaldi ofizialerako berotuten hasteko.

2022-2023 denporaldiaren balorazinoa

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!