futbola

Arratiako A taldeek ez dabe denporaldiaurrea bide onetik hasi

Asier Abrisketa 2023ko abuztuaren 21a

Andrek zein gizonezkoek jokatu dabe txapelketa triangelukatu bana astegoienean eta ez dabe ez golik, ez garaipenik lortu.

Arratia Futbol Klubeko andra eta gizonek, A mailakoak, astegoien honetan hasi dabe denporaldiarrea Urbietan, txapelketa triangelukatu banagaz. Andrazkoek XIII. Euskal Herria Kopako B mailako torneo triangelukatua jokatu eben zapatu goizean, Bizkerre B eta Real Sociedad B taldeen kontra baina ez eben irabaztea lortu (0-3 eta 0-2). Irabazleak, donostiarrak izan ziran partidu biak irabazia (2-1 eta 0-2).

Gizonezkoek barriz, astegoienean zehar jokatu dan XXXV. Igorreko Sarian hartu dabe parte Basconia eta Padura taldeen aurka eta honeek be, partidu biak galdu ebezan (0-6 eta 0-1). Padura eta Basconia, partidu bana irabazita heldu ziran domekako atzen jardunaldira eta 0-0 bardindu ostean, penaltietan irabazi eban Padurak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!