eguraldia

Muturreko tenperatura altuengaitik abisu horia dago ezarrita gaurko

Asier Abrisketa 2023ko abu. 18a, 12:47

Arrastiko lehen orduetan, 37ºC-raino heldu daitekez termometroak eskualdean zerua gehienbat lainotsu manteniduko dan arren.

Gaur, barikua, izango da asteko egunik beroena eta bihartik aurrera tenperaturea bajatuko dan arren, asteburu beroa espero da. Gaur, Bizkaia barnealdean tenperatura maximoak 34 eta 38ºC-ren inguruan ibiltea espero dau Meteosatek. Arratian, igarpenek 16:00ak eta 17:00ak bitartean 37ºC-ra arte heldu gaitekezala dinoe. Beraz, abisu hori bi ipini dira martxan: muturreko tenperatura oso altuengaitik eta tenperatura altu iraunkorrengaitik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!