Gorbeia

Aste bi faltau dira 'Gorbeiako nire txoko kuttuna' Instagrameko argazki lehiaketea amaituteko

Asier Abrisketa 2023ko abu. 18a, 11:46

Sari bi egongo dira, 200 eta 100 eurokoak. Gainera, argazkilari irabazleak estadu mailako 'Mi rincón favorito' lehiaketan hartuko dau parte, 500 eurorainoko sariak dagoz jokoan.

Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak ipini eben martxan ‘Gorbeiako nire txoko kuttuna’ argazki lehiaketea, Gorbeia eta inguruetako txoko zein esperientziak ezetu eta Parke Naturala sare sozialetan ikusi arazoteko helburuagaz. Instagramen egingo da lehiaketea eta sari bi dagoz jokoan, 200 eta 100 eurokoak. Horrezaz gain, irabazleak estadu mailako ‘Mi rincón favorito” lehiaketan hartuko dau parte, 500 eurorainoko sariak dagoz jokoan. Urri lehenengoaren 4a da parte-hartzeako atzen eguna.

Parte hartzeako Gorbeia Helmuga Turistikoaren barruko leku edota esperientziak harrapau behar dira. Hau da, Parke Naturalean edo Helmugea osotuten daben herrietan: Arakaldo, Aramaio, Arantzazu, Arratzua-Ubarrundia, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Legutio, Otxandio, Orozko, Ubide, Urkabustaiz, Zeanuri, Zigoitia eta Zuia. Ez da paisaiak bakarrik erretratetako lehiaketea. Animaliak, bertoko beharrak, gastronomia, herri eta auzoak, ohiturak eta folklorea... Asko dira Gorbeiako inguruak emoten dauzan aukerak.

Argazkia aterata, hau norberaren Instagram kontuan argitarau behar da lehiaketarako hashtag-ak erabilita: #MiRinconFavorito, #GorbeiaEuskadi eta #CorazonVerdeDeEuskadi. Argazkiagaz batera, deskribapen testu bat be argitarau beharko da eta originala bada, hau be balorauko dabe epaileek. Luzeerea eta formatua, librea da. Gero, formulario bat bete behar da, bakotxaren datuakaz eta Instagrameko argitalpenaren estekagaz. Epaileek argazkia ikusi ahal izateko, garrantzitsua da kontua zabalik izatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!