futbola

Astegoienean bueltauko dira futbol partiduak Urbietara

Asier Abrisketa 2023ko abu. 16a, 11:54

Barikutik domekarako arrastietan, gizonezkoek XXXV. Igorre Saria jokatuko dabe eta zapatu goizean, Andrazkoen Kopako torneo triangelukatua egongo da jokoan.

Urbieta zelaiak Igorre Sariaren hogeta hamabosgarren edizinoa hartuko dau astegoienean, abuztuaren 18tik 20ra bitartean. Aurten, txapelketa triangelukatua izango da, Arratia, Padura eta Baskonia taldeen artean, atzen honek irabazi eban pasau dan urteko saria.

Partidu guztiak, arrastiko 18:30ean jokatuko dira. Lehiatzen lehenengoak, Arratia eta Basauriko taldea dan Baskonia izango dira, barikuan. Zapatuan barriz, Arratia Paduraren kontra arituko da Urbietan, hau da, Arrigorriagako taldea. Atzen partidua, domekan izango da, Baskonia eta Paduraren artekoa.

Andrazkoen Kopa

Gizonek bakarrik ez, andren Arratia Ak be kopa bat izango dau jokoan abuztu amaieran eta urri lehenengoaren hasikeran. Abuztuaren 19an, triangular bat jokatuko da Arratia, Real Sociedad eta Bizkerre taldeen artean. Urbietan izango dira partiduok, 45 minutukoa bakotxa, 11:00etatik aurrera. Gero, hilaren 26an Mulier taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo eta emoitzearen arabera, urri lehenengoaren 2an jokatuko dau Arratia Ak atzen partidua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!