eguraldia

Muturreko tenperatura altuengaitik, alerta laranja ezarri da gaurko

Asier Abrisketa 2023ko abu. 9a, 12:00
argazkia: unsplash.com

Tenperaturak 40ºC-tara heldu daitekez arrastian eta Gorbeiako kurutzean, 31ºC-raino be.

Gaur, abuztuak 9, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ipinitako alerta bi izango doguz aktibo eskualdean: muturreko tenperatura oso altuengaitik abisu laranja eta baso sute arriskua dala-ta, alerta beilegia. AEMET agentzia espainiarrak ostera, abisu gorria ipini dau, tenperatura zein baso suteetarako. Izan be, bihar arrastiko 16:00 inguruan, 40 ºC-tara heldu daitekez Bizkaia barnealdeko termometroak. Hondartzara joatekotan be, abisu horia dago ezarrita arrastirako, enbata arriskua dala-ta.

Gainera, J. A. Arandak Radio Euskadin adierazo dauanez, Gorbeiako kurutzea be ez da beroarengandik librauko. Tenperaturak muturrekoak izango dira ia 1.500 metrotara be; 26ºC eta 31ºC-ren bueltan ibiliko da giroa.

EUSKALMETen partea

Eguaztenean giroa oso beroa izango da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta barnealdean maximoak 38-40 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Kostaldean, batez be ekialdean, brisa altxauko da eta tenperatura baxuagoa itxiko dau. Zerua ia erabat oskarbi egongo da, hori bai, arrastian bero-hodeiak garatuko dira eta ez dogu baztertzen zaparrada trumoitsuren bat botatea. Egunaren amaieran haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin dezake kostaldean, indar apur batekin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!