Arratia BHIk, Zaindu Maite Duzun Hori barrikuntza taldea dauka, Agenda 30, Erasmus +, Hezkidetza eta Normalkuntza proiektuak aurrera aterateko eta honeri bultzada bat emoteko, Beñat Intxauspe irakaslea Islandiatik ibili da, Greener schools for a sustainable future ikastatoan parte-hartzean. Islandia, Intxauspe moduko geologo batentzako leku interesgarria da, geologikoki aktiboa dan heinean; baina horrezaz gain, "herrialde garatu bat, garapen jasangarriaren alde egiten dauana" dalako aukeratu eban Atlantikoko irla hau Intxauspek.
Holan, Arratia BHIn, Erasmus + programearen lehen esperientzia izan da hau eta zenbait proiektu interesgarri ezetuteaz gainera, Europako beste eskola batzuekaz lankidetzea bultzatzeko eta jasangarritasun proiektuak hemen indartzeko ideiak hartu zein transmituduteko izan da baliagarria. Izan be, Europako hiru ikastetxek Arratia BHIko proiektuak entzun ostean kontaktua hartu dabe. "Baliteke datorren ikasturtean lankidetzaren bati forma emoten hastea", adierazo dau Intxauspek.
Beñat Intxauspe eta ikastaroan egon diran beste irakasleak, eskuratutako tituluagaz.
Izan be, Arratia BHIko Agenda2030 proiektua argigarria izan da beste ikastetxe batzuentzako. Intxauspe harrituta agertu da, "teorian Europa osoan egiten dana, ez eban inork ezetuten". Holan, besteek ideiak hartu dittue baina onartu dau, Arratia BHIrentzako ez dala izan praktikoki hain baliagarria ikastaroaren atzen zatia, datorren ikasturterako plan bat osotutea, "itxuraz, aurreratuta goazelako Europarekin alderatuta".
Islandiako proiektuak
Basoen berreskurapena Islandiako landetan.
Beste ikastetxeetan jasangarritasunaren alde egiten diran proiektuez gainera, Islandian bertan egiten dana ezetuteko aukerea izan dau Intxauspek. Euretako lehena, baso originalen berreskuraketa proiektua izan da. Gizakia Islandiara heldu zanean, irlaren %40a zan basoa eta gaur ez da %2ra heltzean, mila urtez abeltzaintza praktikau ostean. Dirulaguntza eta boluntariotzaren bitartez, lantalde bat basoak berreskuratuten hasi da. Hasteko, landak soloak lez jorratuten ditue, haziak erein eta sasitza buztartuz, lurra sortzen hasteko. Eta sasitzak dagozan lekuetan, honeek kendu eta arboleak sartuten ditue.
Ur geotermalari esker, aurrera doaz negutegiak Islandian.
Bigarren proiektua, energia geotermikoaren erabilierearen ingurukoa izan da. Kilometro biko hodien bitartez ateraten da ur beroa lur-azpitik eta hau urtetean, lurrundu egiten da turbina batzuk mubiduaraziz. Holan, uriburu osoarentzako energia elektrikoa lortzean da. Energia garbia, ura barriro lur-azpira bideratu eta ziklo bat sortuten dalako. Baina dana ez da hemen amaituten. Izan be, oin, turbinatik pasau dan ur beroa, ondino 80 ·Cren bueltan, negutegi batzuetara bideratuten dalako. Holan, negutegiak bero manteniduten ditue, Islandiako eguzki falteari buelta emonez.